Artisten idatziak
Thomas Boutoux: Zure lanak sarritan hitzekiko duzun harremana erakusten du. Zure eskultura eta erakusketetan literatura eta poesia islatzen dira batzuetan. Idaztea jarduera berriagoa da zugan, edo hala ematen du behintzat. Zein eginkizun du idazketak orain zure praktikan? Eta noiz eta non gertatzen da zuretzat idazketa?
Katinka Bock: Nolanahi ere, entzuteko modu batek eragiten du nigan idatzi nahi izatea. Abestiak, lagunekin izandako elkarrizketak, irakurketa ozenak, fisioterapia saioak, ilaran zaudela izandako solasaldiak, maitasun hitzak, baina baita une mingarriak eta, batzuetan, irainak ere. Idaztea argazkiaren antzekoa da: figuratibo izatera ausartu behar duzu! Eskultura abstraktua da; nire armadura da. Hitza asmatutako forma eskultorikoa baino forma zehatzagoa duen edukiontzi bat da.
Zergatik orain? Lotsa modu bat gainditu dudalako! Mendeku txikiak dira.
Idatzi bakarka egiten da. Askotan, deserosotasun une batean idazten dut, munduarekin haserre nagoen une batean, baina buruan doinu bat, erritmo bat dudala. Oharrak hartzea abiapuntu bat da, baina lerroen arteko konexioak hor gertatzen dira. Azken batean, ez dago eskulturatik hain urrun.
Jatorrizko hizkuntzan argitaratua.