Hitzak

Azken urteotan Artium Museoak bi aldiz lan egin du Amsterdamen bizi den Louis Lüthi idazle eta diseinatzaile grafikoarekin. Katinka Bock artistaren ohiko kolaboratzailea da Lüthi, eta Logbook (2021eko martxoa-iraila) erakusketako material grafiko guztia diseinatu zuen. Ondoren, beste horrenbeste egin zuen Jutta Koetherren Black Place erakusketarako, museoak 2022ko urria eta 2023ko apirila bitartean aurkeztua.  

Luthik AMAonline-ri egindako ekarpena, «The Words» izenekoa (izenburuaren orrialdeak jatorrizko iturrietako hizkuntza guztiak biltzen ditu), urteetan zehar bildutako esaldi-bilduma bat da, non hainbat autorek hitz jakin batzuk deskribatzen dituzten, askotan metaforak erabiliz. Lüthiri asko interesatzen zaio «hitzen materialtasuna atzematen saiatzen den hizkuntza eta hitz horiek beste gauza batzuetan, edo baita beren baitan ere, eragiten dutela hautematen dugun modua». Aipamen batzuk aldatu egin dira pixka bat eta egileen inizialak orrialdearen ezkerraldean ezarri dira; iturrien zerrenda osoa, berriz, saiakeraren amaieran agertzen da. 

Louis Lüthiren lan batzuk: On the Self-Reflexive Page (Roma Publications, 2010; bigarren edizio berrikusia, 2021); Infant A (Paraguay Press, 2012), Ulises Carrión artistari buruzko fikzio laburra; eta A Die with Twenty-Six Faces (Roma Publications, 2019). Amsterdamgo (Herbehereak) Gerrit Rietveld Academie-n tesi-orientatzailea da.

Ingelesez bakarrik

Egin klik hemen edo irudian «The Words» irakurtzeko