AMAonline, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoaren argitalpen-proiektua, hiru atalen inguruan egituratzen da. Hirurak daude Ursula K. Le Guin zientzia-fikziozko idazle feministaren lanean inspiratuta: “The Carrier Bag Theory of Fiction” itzal handiko saiakeraren ondorio da ‘Ezagutza-uzta’, eta ‘Hitz-kontua’ eta ‘Denborarik galdu gabe’ lanetan zuzenean aipatzen dira haren kontakizun laburren azken bi bildumak. Plataforma honen asmoa da artearen orainari buruzko mezuak zabaltzeko jardunarekin jarraitzea.
Ezagutza-uzta Hilero-hilero, museoaren kolaboratzaile batek azken boladan online irakurri, ikusi edo entzun duenaren hautaketa bat egingo du
Hitz-kontua Poetikoa, teorikoa, fikziozkoa, analitikoa, akademikoa, pertsonala, idatzia edo ahozkoa: artearen diskurtsoak estilo eta genero asko eta askotarikoak hartzen ditu museoaren jardueren barruan
Denborarik galdu gabe Hainbat diziplinatako idazle, komisario, artista eta pentsalarik jardun artistiko eta instituzionalen etorkizunari buruzko gogoetak eta espekulazioak azalduko dituzte